GERANIOAK
Besteekiko erlazio-mota:Protagonistarekin ez dira ondo eramaten, bere balkoira erortzean iraintzen dutelako.
Ezaugarriak:Protagonista iraintzen dute, eta bere edertasuna estropeatzeaz kulpatzen dute. Beraz, atentzioa deitzea gustatzen zaie eta ez dira kanpotarrekin ondo eramaten (10-15 orrialdeetan protagonista iraintzen dute, eta beraien balkoitik alde egiteko esaten diote).
SAGUA
Besteekiko erlazio-mota:Katuak bera harrapatu nahi duenez, protagonistaren barruan izkutatzen da. Beraz, protagonistarekin ondo eramaten da, honek babesten duelako, eta katuari beldur handia dio.
Ezaugarriak:Protagonistarekin ingelesez komunikatzen da, beraz, ingelesa da. Gainera, oso beldurtia da (18-24 orrialdeetan protagonistari "help" (ingelesez laguntza) eskatzen dio , eta haren barruan babesten da, katuari beldurra diolako).
LUKAS arrain gorria
Besteekiko erlazio-mota: Plinioren arrain gorria da, eta oso ondo eramaten da protagonista eta bere anaiarekin.
Ezaugarriak:Jakintsua eta lagun ona da, protagonistari aholku asko ematen dizkiolako esaera zaharren bidez (26-27 eta 72-73 orrialdeetan protagonistak haren aholkuak gogoratzen ditu).
ANAIA
Besteekiko erlazio-mota: Protagonistaren anaia da, Plinia bere jabea da eta Lukasekin oso ondo eramaten da.
Ezaugarriak:Ez da bere anaia bezain abenturazalea (6-7 orrialdeetan protagonistari ea zergatik alde egin nahi duen, ea zergatik ez dagoen konforme bere bizitzarekin galdetzen dio, geratzeko konbentzitzeko asmoz), bere anaia (protagonista) bezalakoa da (66.orrialdean bere anaia bera bezalakoa ela esaten du hartaz gogoratzean).
PLINIO
Besteekiko erlazio-mota:Lukasen, narratzailearen eta protagonistaren anaiaren jabea da. Ezaugarriak:Oso jakintsua da (liburuan zehar protagonistak haren esaldia gogoratzen ditu. Adb:15, 25, 36, 47, 53 edo 63 orrialdeetan), eta ez du abentura gustoko (16-17 orrialdeetan berak beti berdina egiten duela esaten du, egunez egun). Zaharra da (bere izena aipatzean, "Plinio zaharra" dio protagonistak. Adb:53.orrialdean).
KLOTI
Besteekiko erlazio-mota:Protagonistak zuen zuloa josten du, beraz, harekin ondo eramaten da hitz egiten ez duten arren.
Ezaugarriak:Pobrea da (29. orrialdean, protagonista aurkitzen duenean, zaborrean begiratzen ari da aprobetxatu dezakeen zerbaiten bila), baina diru pixka bat lortzen du titerekin istorioak kontatzen (32-38orrialdeetan umeei titereak erakusten eta istorio bat kontatzen agertzen da). Erretzailea da (38-39 orrialdeetan protagonista bera begira geratzen da erretzen duen bitartean). Ondo ematen zaizkio eskulanak (30. orrialdean galtzerdiarekin marioneta bat egiten du), eta hori oso ondo datorkio bere istorioak kontazeko.
LAPURRA
Besteekiko erlazio-mota:Kloti ez da ondo eramaten bere txotxongiloa lapurtzen diolako (protagonista). Protagonista ez du ondo tratatzen bere lagunekin jolasteko (haiekin oso ondo eramaten da) puxtarriz bete eta lurrere botatzen baitdu. Maisuarekin, protagonistarekin bezala, ez du erlazio onik, galtzerdia kendu eta jolasa eten egiten baitdio.
Ezaugarriak: Klotiren antzerki lanak ikustera joan ohi da, beraz, lapurra izan arren, ez da hain gaiztoa (44.orrialdean, lapurtu aurretik, protagonistak lehen Klotiren antzezlanak ikusten egon dela dio). Astakilo hutsa da (54-61 orrialdeetan galtzerdiak puxtarriz bete eta haiekin jolasten du, lurrera edo besteen hanketara botatzen), eta horregatik lapurtzen du galtzerdia (44.orrialdean bat-batean galtzerdia kentzen dio Klotiri). Maisua, haiek ikustean, haserretu egiten denez ikasle ona ez dela erakusten du (61. orrialdean maisuak garrasi egiten die).
LAPURRAREN LAGUNAK
Besteekiko erlazio-mota:Lapurrarekin ondo eramaten dira, eta bera bezala, galtzerdiak lapurtzen dituzte jolasteko (haien artean, Dama).
Ezaugarriak:Lapurra ez bezala, astakiloak dira (54-61 orrialdeetan galtzerdiak puxtarriz betetzen eta lurrera botatzen jolasten dute). Haiei maisuak garrasi egiten die baita, ondorioz, ikasle txarrak direla dakigu (61. orrialdean maisuak garrasi egiten die).
MAISUA
Besteekiko erlazio-mota:Lapurra eta bere lagunekin ez da ondo eramaten (61.orrialdean garrasi egiten die), aldiz, Dama eta protagonista salbatu eta garbitu egiten ditu, beraz, ondo eramaten da haiekin. Ezaugarriak:Ez du diru handirik, umeei galtzerdiak kendu ondoren, garbitu eta jantzi egiten dituelako apurtuta egon arren (77-93 orrialdeetan nola garbitzen dituen esaten da).
GALTZERDI EMEA Dama
Besteekiko erlazio-mota:Protagonistarekin maiteminduta dago. Lapurraren lagunak ez ditu gustoko protagonista bezain gaizki tratatzeagatik. Bere jabea ez du gustoko, ez diolako atentzio handirik prestatzen.
Ezaugarriak: Protagonista bezalakoa da, fisikoki (66-68 orrialdeetan biak batera jartzen ditu maisuak, berdinak direlako). Protagonista maite du (66-93 orrialdeetan elkarrekin pasatzen dute denbora, batak besteari hitz politak esanez), eta elkarrekin pasatu ko dute bizitza (93.orrialdean horrela izango dela ematen du). Oso sentibera da, eta zulo batzuk ditu, zaharra delako (89. orrialdean, garbigailutik irtetean, zimurtuta eta apurtuta dagoela esaten du)
PROTAGONISTA Augusto
Besteekiko erlazio-mota:Damarekin maiteminduta dago, eta bera bezala, lapurra eta bere lagunekin ez da ondo eramaten. Maisuarekin erlazio ona du, Kloti, Plinio, sagua eta Lukasekin bezala. Ideia ezberdinak izan arren, bere anaia asko maite du. Geranioekin, berriz, ez da ondo eramaten, iraintzen dutelako.
Ezaugarriak:Abenturazalea eta inkorfosmista da (8. orrialdean bere burua leihotik botatzen du, beste bizimodu baten bila), hala ere, asko gogoratzen ditu bere familiarekin igarotako momentuak (15, 25, 36...orrialdeetan bere jabeak esandako esaldiak gogoratzen ditu). Erromantikoa da (38.orrialdean, Kloti erretzen ikustean, hori dio, eta 68. orrialdean Dama ezagutzean berdin), eta kultura handia du (15, 25...orrialdeetan esaera zaharrak gogoratzen ditu eta 18-24 orrialdeetan saguarekin ingelesez hitz egiten du). Gainera, oso erraz egiten ditu lagunak, oso soziablea da (68.orrialdean Dama eta bera berehala hasten dira hizketan, lagun onak egin eta maitemindu egiten dira).
KIROLAREKIKO MAITASUNA
Hace 14 años
0 comentarios:
Publicar un comentario