Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

miércoles, 2 de junio de 2010

Eskubideak

Hezkuntza jasotzeko eskubideari buruz bideo bat egin dugu Maria, Lorena, Natalia eta nik. Ikusi eta utzi komentarioak!

martes, 25 de mayo de 2010

Poesia

Dantzan dago herria,

kaletik apaingarriak,

barreak eta abestiak.


Kaleak festarako jantzita,

alaitasuna nagusi da,

herrian zehar desfilea.


Musika edonon entzuten da,

plazan daude txotxongiloak,

nabarmena da jaia.


Festa erdian, aitzitik,

pentsakor dago norbait:

herriak ba al daki

zergatik festa hori?


Silvia Mtz Tazo

lunes, 19 de abril de 2010

AVE trena-Argudiozko testua


Azken bolada honetan AVE trena agertu eta egunkari guztiek hitz egin dute hartaz. Tren normala baino askoz azkarrago doa, eta denbora gutxiago behar da leku batetik bestera heltzeko. Baina tren honek ere badauka bere alde txarra, izan ere, natura eta aurrerakuntza aurkaz aurka jarri ditu.


Alde batetik, azkarra da, eta hori jende askori erosoa iruditzen zaio, familia Gasteiztik kanpo bisitatzera joan ahal direlako. Bestetik, natura suntsitu behar da bere bide zuzenak egiteko (bira egin beharko balu ezin izango zen hain azkar joan). Gainera, prezioari erreparatuz, garesti samarra da.


Beraz, AVE trena azkarra izan arren, bidea egiterakoan hobeto pentsatu beharko lukete. Azken finean, natura beharrezkoa daukagu bizitzeko.

miércoles, 3 de marzo de 2010

Galtzerdi suizida-laburpena

Augusto galtzerdi zahar bat da. Augustok ez du rutina gustoko, horregatik, bizimoduz aldatzea erabakitzen du. Baina ez da erraza. Bere anaiak beti esan dio berarekin ez dela joango, bera bakarrik joan beharko zela. Hala ere, alde egiteko plana asmatzen du: garbitu eta gero, leihotik ateratzean lehortzeko, bere burua leihotik botako du.

Baina bere plana martxan jartzeko momentuan beheko auzokidearen balkoian jaustez da. Handik uste baino lehenago alde egiten du, haize bolada baten ondorioz. Lurrean egonda, eta sagu batek katu batetik izkutatu ondoren, emakume bat agertzen da. Emakumeak Kloti du izena. Berak altxor bat bezala tratatzen du, eta zuloak josiz txotxongilo batean bihurtzen du. Txotxongilo bat bezala hainbat antzezlan egiten ditu Klotirekin. Hori oso gustoko du, Klotirekin gustora dago.

Bat-batean, lapur bat agertu eta eraman egiten du. Lapurrak bere lagunekin jolasten du galtzerdiak puxtarriz bete eta haien hanketara edo lurrera botatzera. Horrela, Augustori zulo gehiago agertzen zaizkio, handik ez dela bizirik aterako pentsatzera heltzen dela ere. Baina lapurraren maisua heldu eta hari eta bere lagunei galtzerdiak kentzen dizkie.

Maisuaren etxean, Dama ezagutzen du. Bera bezalakoa da eta gainera, oso ondo eramaten dira. Berehala maitemintzen dira. Damarekin egotean ez du bere bizimodu zaharra faltan botatzen, badaukalako berak ulertzen duen norbait. Horregatik berarekin geratzeko asmoaa du bere bizitza osoa.

domingo, 21 de febrero de 2010

Galtzerdi suizida-hipotesiak

Nire ustez, galtzerdi bat jendea ezagutzen joango da, leku desberdinak... Dena galtzerdi baten perspektibatik.

Portadan ematen du umeek zerbait gertatzea espero dutela, nire ustez (eta titulua kontuan hartuz), galtzerdia erortzea, eta hartzera itxaroten ari dira.

Galtzerdiak hori egingo duela uste dut, ez zaiolako gustatzen bere bizitza edo bere jabea. Horregatik botako du bere burue leihotik, jende gehiago ezagutzeko.

Denbora asko pasatzen duela lurrean ematen du, gehienetan lurra agertzen delako marrazkietan, eta zabor asko, beraz, protagonista handik alde egiten saiatuko dela uste dut.

miércoles, 10 de febrero de 2010

Antton Europa deskubritzean


Antton Europa

Marko Polok Amerika deskubritzean

- Hurrengo klaserako, Europari buruzko aurkezpen bat prestatu beharko du bakoitzak.- hasi zen gure irakaslea esaten- Horretarako, hiru informazio-iturri desberdin erabili beharko dituzue. Zorte on!-zirudienez, ilusio handia egiten zion guri halako lan astuna bidaltzea.


Hasteko, nire gurasoei galdetu nien Europari buruz (horrela behar nuen informazioa lortu banezakeen hobe, ez nintzen liburutegira joan behar, ez interneten bilatu), baina ez zidaten asko lagundu, "haiek gazteak zirenean ez zietela halako lanik bidaltzen,edo ez zietela hari buruz gehiegi kontatu. Orduan, "B" planera jo nuen:internet! Han denetarik dago, beraz, hor begiratuta lana eginda dago.


Eta hemen nago, nire hiru informazio-iturrien bila interneten nabigatzen. Lehenik, mapa bat atera da pantailaren behealdean. Mapari begiratuz, Europa ikaragarri handia dela eta herrialde ugari daudela bertan ikus daiteke. Orduan izan da nire aurkezpenean zertaz idatzi argi izan dudanean: bertan herrialde mordoa daudela esango dut eta haien artean seguraski ezin hobeto eramaten direla. Kitto!Bukatu dut lana, orain telebista ikustera joango naiz, hori bai dela denbora pasatzeko modu on-ona.


Baina telebista piztean teleberria agertu da, ez dakit non gerran zeudela. Argazkietan bi lurraldeak konparatu nahi zituztela zirudien, baina biak zeuden gaizki baino gaizkiago. Bietan jendea negarrez, etxeak apurretan xehaturik...Segituan, nik ikusitako mapa bezalako bat agertu da, gatazka hemen, Europan, kokatzen. Horren ostean, ezin esan ondo eramaten direla! Ordenagailura bueltatu naiz, kontinente bat osatzen badute, herrialde guzti horiek gehiago konpartitu eta askoz hobeto ulertu beharko zirela pentsatuz.

sábado, 2 de enero de 2010

Go!azen

Go!azen 2008.urteko musikala da. Euskaraz egindako musikal hau udako ikastetxe batean igarotzen da, gazte batzuk * beraien bizitzetako udarik onena bizi nahi dutenean. Ikusi, merezi du!

Hala ere, ez badaukazue astirik, hemen daukazue musikalaren abesti bat.


*Aktore nagusiak:
Iñigo Azpitarte(Beñat)
Barbara Rivas (Irati)
Inma Fernandez (Desire)
Yeray Vázquez (Gorka)
Mikel Losada (Julen)
Yago Mateo (Landa)

jueves, 3 de diciembre de 2009

Euskara bultzatzeko nire esaldia


Euskararen eguna izanda, euskarazko esaldiak pentsatu ditugu klasean gure hizkuntza bultzatzeko.Bueno, ba honako hau pentsatu dut nik:
"Euskarak ez du ez ama ez aitarik, guk zaindu beharko!"

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Euskarazko piropoa

Imaginatu zelako zortea, munduko lore politen artean, ederrena aurrean daukadala.