Azken bolada honetan AVE trena agertu eta egunkari guztiek hitz egin dute hartaz. Tren normala baino askoz azkarrago doa, eta denbora gutxiago behar da leku batetik bestera heltzeko. Baina tren honek ere badauka bere alde txarra, izan ere, natura eta aurrerakuntza aurkaz aurka jarri ditu.
Alde batetik, azkarra da, eta hori jende askori erosoa iruditzen zaio, familia Gasteiztik kanpo bisitatzera joan ahal direlako. Bestetik, natura suntsitu behar da bere bide zuzenak egiteko (bira egin beharko balu ezin izango zen hain azkar joan). Gainera, prezioari erreparatuz, garesti samarra da.
Beraz, AVE trena azkarra izan arren, bidea egiterakoan hobeto pentsatu beharko lukete. Azken finean, natura beharrezkoa daukagu bizitzeko.
2 comentarios:
Nire ustez AHTa beharrezkoa da Euskal Herrian, asko hobetuko baitzuelako komunikabideak.
Bikain Silvia, asko gustatu zait!!
eli
Publicar un comentario