miércoles, 24 de febrero de 2010

Orio

Otsaileko 15etik 19ra Orioko Txurruka aterpetxera joan ginen. Gure helburua euskaraz hitz egitea zen (eta, bide batez, gure artean hobeto ezagutzea eta ondo pasatzea).

Han, ekintza mordoa egin genituen (maskarak, jolasak...), Oriora, Pagoetara edo Zarautzera txangoak egin genituen; eta gauean gaubelak antolatu genituen.

Ekintzak monitoreek antolatzen zituzten. Jolas asko egin genituen(pista jokoak, mihiluze, karaokea...), guztiak oso dibertigarriak. Horregatik oso ondo pasatu genuen monitoreekin.

Txangoak egin genituen egunero (Zarautzera, Oriora sofballera jolastera, burdinola batera..), eta asko ibili behar arren, pozik bueltatu ginen. Txangoetan Orio, Zarautz eta Pagoeta ezagutu genituen.

Gaubelak guk antolatzen genituen. Haietan jolasakegin genituen eta euskarazko abesti pila ikasi genituen.

Astea Orion igaro eta gero, Gasteizera bueltatu ginen gure helburua (gure euskara hobetzea) lortuta.

domingo, 21 de febrero de 2010

Galtzerdi suizida-hipotesiak

Nire ustez, galtzerdi bat jendea ezagutzen joango da, leku desberdinak... Dena galtzerdi baten perspektibatik.

Portadan ematen du umeek zerbait gertatzea espero dutela, nire ustez (eta titulua kontuan hartuz), galtzerdia erortzea, eta hartzera itxaroten ari dira.

Galtzerdiak hori egingo duela uste dut, ez zaiolako gustatzen bere bizitza edo bere jabea. Horregatik botako du bere burue leihotik, jende gehiago ezagutzeko.

Denbora asko pasatzen duela lurrean ematen du, gehienetan lurra agertzen delako marrazkietan, eta zabor asko, beraz, protagonista handik alde egiten saiatuko dela uste dut.

miércoles, 10 de febrero de 2010

Nire eskua zurean

Xabi 15 bat urteko mutil bat da. Bere aita duela asko hil zenez, bere ama eta biok bakarrik bizi izan dira. Baina amak nobio berria aurkitzean, Karlos, Xabik ez du onartu nahi. Izan ere, bere amaren nobioak joera arraroak ditu eta, Xabiren ustez, izugarri itsusia da.

Karlosekin maitemintzeagatik haserretu da Xabi, ez baitdu batere gustoko. Bere amak bet
i esan du Xabi zela bere mutil bakarra eta, bat-batean, Karlos agertu eta bien artean jarri dela uste du Xabik. Horregatik, bere lagunak topatutako bordara alde egitea erabakitzen du.

Horretarako, bere lagunarekin borda konpondu behar du, sabaiak zulo handi bat daukalako. Borda ondo konpondu eta prestatuta egon arren, Xabik beldur handia igarotzen du han; bere ama faltan botatzen baitdu.


Azkenean, Xabi bakarrik geratzen da bordan. Bereamarekin egon nahi du, badakielako berak ere faltan botatzen duela, hala ere, ez da etxera bueltatzen.

Antton Europa deskubritzean


Antton Europa

Marko Polok Amerika deskubritzean

- Hurrengo klaserako, Europari buruzko aurkezpen bat prestatu beharko du bakoitzak.- hasi zen gure irakaslea esaten- Horretarako, hiru informazio-iturri desberdin erabili beharko dituzue. Zorte on!-zirudienez, ilusio handia egiten zion guri halako lan astuna bidaltzea.


Hasteko, nire gurasoei galdetu nien Europari buruz (horrela behar nuen informazioa lortu banezakeen hobe, ez nintzen liburutegira joan behar, ez interneten bilatu), baina ez zidaten asko lagundu, "haiek gazteak zirenean ez zietela halako lanik bidaltzen,edo ez zietela hari buruz gehiegi kontatu. Orduan, "B" planera jo nuen:internet! Han denetarik dago, beraz, hor begiratuta lana eginda dago.


Eta hemen nago, nire hiru informazio-iturrien bila interneten nabigatzen. Lehenik, mapa bat atera da pantailaren behealdean. Mapari begiratuz, Europa ikaragarri handia dela eta herrialde ugari daudela bertan ikus daiteke. Orduan izan da nire aurkezpenean zertaz idatzi argi izan dudanean: bertan herrialde mordoa daudela esango dut eta haien artean seguraski ezin hobeto eramaten direla. Kitto!Bukatu dut lana, orain telebista ikustera joango naiz, hori bai dela denbora pasatzeko modu on-ona.


Baina telebista piztean teleberria agertu da, ez dakit non gerran zeudela. Argazkietan bi lurraldeak konparatu nahi zituztela zirudien, baina biak zeuden gaizki baino gaizkiago. Bietan jendea negarrez, etxeak apurretan xehaturik...Segituan, nik ikusitako mapa bezalako bat agertu da, gatazka hemen, Europan, kokatzen. Horren ostean, ezin esan ondo eramaten direla! Ordenagailura bueltatu naiz, kontinente bat osatzen badute, herrialde guzti horiek gehiago konpartitu eta askoz hobeto ulertu beharko zirela pentsatuz.