miércoles, 24 de febrero de 2010

Orio

Otsaileko 15etik 19ra Orioko Txurruka aterpetxera joan ginen. Gure helburua euskaraz hitz egitea zen (eta, bide batez, gure artean hobeto ezagutzea eta ondo pasatzea).

Han, ekintza mordoa egin genituen (maskarak, jolasak...), Oriora, Pagoetara edo Zarautzera txangoak egin genituen; eta gauean gaubelak antolatu genituen.

Ekintzak monitoreek antolatzen zituzten. Jolas asko egin genituen(pista jokoak, mihiluze, karaokea...), guztiak oso dibertigarriak. Horregatik oso ondo pasatu genuen monitoreekin.

Txangoak egin genituen egunero (Zarautzera, Oriora sofballera jolastera, burdinola batera..), eta asko ibili behar arren, pozik bueltatu ginen. Txangoetan Orio, Zarautz eta Pagoeta ezagutu genituen.

Gaubelak guk antolatzen genituen. Haietan jolasakegin genituen eta euskarazko abesti pila ikasi genituen.

Astea Orion igaro eta gero, Gasteizera bueltatu ginen gure helburua (gure euskara hobetzea) lortuta.

1 comentarios:

San Viator dijo...

Bikain Silvia, argazkiak?