Antton Europa
Marko Polok Amerika deskubritzean
- Hurrengo klaserako, Europari buruzko aurkezpen bat prestatu beharko du bakoitzak.- hasi zen gure irakaslea esaten- Horretarako, hiru informazio-iturri desberdin erabili beharko dituzue. Zorte on!-zirudienez, ilusio handia egiten zion guri halako lan astuna bidaltzea.
Hasteko, nire gurasoei galdetu nien Europari buruz (horrela behar nuen informazioa lortu banezakeen hobe, ez nintzen liburutegira joan behar, ez interneten bilatu), baina ez zidaten asko lagundu, "haiek gazteak zirenean ez zietela halako lanik bidaltzen,edo ez zietela hari buruz gehiegi kontatu. Orduan, "B" planera jo nuen:internet! Han denetarik dago, beraz, hor begiratuta lana eginda dago.
Eta hemen nago, nire hiru informazio-iturrien bila interneten nabigatzen. Lehenik, mapa bat atera da pantailaren behealdean. Mapari begiratuz, Europa ikaragarri handia dela eta herrialde ugari daudela bertan ikus daiteke. Orduan izan da nire aurkezpenean zertaz idatzi argi izan dudanean: bertan herrialde mordoa daudela esango dut eta haien artean seguraski ezin hobeto eramaten direla. Kitto!Bukatu dut lana, orain telebista ikustera joango naiz, hori bai dela denbora pasatzeko modu on-ona.
Baina telebista piztean teleberria agertu da, ez dakit non gerran zeudela. Argazkietan bi lurraldeak konparatu nahi zituztela zirudien, baina biak zeuden gaizki baino gaizkiago. Bietan jendea negarrez, etxeak apurretan xehaturik...Segituan, nik ikusitako mapa bezalako bat agertu da, gatazka hemen, Europan, kokatzen. Horren ostean, ezin esan ondo eramaten direla! Ordenagailura bueltatu naiz, kontinente bat osatzen badute, herrialde guzti horiek gehiago konpartitu eta askoz hobeto ulertu beharko zirela pentsatuz.
0 comentarios:
Publicar un comentario